XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Badaude, adibidez, gaztelaniaren aurrean inolako kondiziorik gabeko errendizioaren alde agertzen direnak, euskararen sustapen pertsonal eta kulturalista aldarrikatzen dutenak, euskararen aurrerapen soziala begi onez ikusten dutenak eta, azkenik, euskararen aldeko erreskate-estrategia bat eta birreskurapen-plan instituzional bat galdatzen dutenak.

Batzuk baldintzarik gabeko errendizioa defenditzen dute eta bestek euskara gaztelaniarekiko berdintasunean errestauratzearen alde daude; batzuk beren santutegitxoetan gorde nahi lukete, lehia biziz lantzeko, eta bestek kalean ezarri nahi lukete, gizarte-bizitzako argitasun osoan.

Jarrera desberdinak, dudarik gabe, eta bakoitzak bere defendatzaile ugariago edo urriago dituenak, gainera, eskierki.

2.1. Errendizioaren alde daudenak

Badaude, egon, euskararen aldetik eta gaztelaniaren bulkadaren aurrean, hizkuntz errendizio historikoaren alde daudenak.

Azken finean, postura honen defendatzaileen aldetik, euskara etxerako bakarrik balio duen hizkuntza da, eta ez du balio kalerako; ez dago euskararen beharrik gaztelania bezalako hizkuntza sendo baten jabe garenez gero, eta nola kultur bizitza hala ekonomikoa lasaitasun eta garantia berberarekin molda daitezke.

Euskararen errendizioaren aldekoak amorrazi egiten dira euskara azkenaldion egiten ari den aurrerapenarekin, eta min ematen die Eusko Gobernu Autonomoak herri-ondasunetako diruarekin instituzionalki haren sustapenari laguntzea.

Euskararen sustapena diru-xahuketa nabari bat da, erreakzionarismo kultural edo erromantizismo sasiabertzale bat den bezalaxe.

Bere gisako ahulezian hiltzen joaten uztea izango litzateke estrategiarik egokiena, biztanleriaren % 5etik 10erako guttiengo baten eritziz.